EREIN

Zein garen

Erein argitaletxea 1976. urtean sortu zen Donostian, euskal kultura sustatzeko eta bultzatzeko xedearekin. Gure produkzioak, literaturaz gainera, derrigorrezko hezkuntzara bideraturiko eskola-materiala ere hartzen du bere baitan. Lehen Hezkuntzatik Batxilergoraino, ikasketaren eremu gehien-gehienak lantzen ditugularik. Tarteka, unibertsitate mailako ildo jakin batzuei ere heltzen diegu, hala nola, Psikologia, Enpresa Ikasketak, Pedagogia eta abarri.

Euskal Herriko argitalpenaren munduan urteotan Erein garrantzizko erreferentea egin duten lankideen zerrenda –idazleak, itzultzaileak, ilustratzaileak– amaiezina da.

Teknologia berrien agerpenak aberastu egin zuen gure katalogoa, alde batetik eskolako mundura bideraturiko multimedia produkzioarekin eta beste alde batetik liburu elektronikoekin (e-book-ak). Katalogo hau leiho birtual honen bitartez azter dezakezu. Webgune honekin zerbitzu hobe bat eman nahi dizuegu gure argitalpenen aurkezpenean, hala nola, on-line erosketan, bai paperean, bai formatu digitalean.

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

 

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

 

 

 

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus