EREIN

Berriak

6012. Karlos Linazasoro

1978ko martxoaren 28a. Gau erdian, T.-tik pasatzen den 6012 zenbakidun merkantzia trenak, errailetatik irten, eta lehergailu bat utzi du trenbidearen erdian: 55 tona azido zianhidriko daramatzan zisterna bat. Ia probintzia osoa desagerrarazteko indarra duen bonba bat. Lehen azterketen arabera, zisternak lehertzeko arrisku handiak ditu. Ezin liteke bertatik milimetro bat ere mugitu. T.-ko presidentearen agindupean, segituan jartzen dira martxan larrialdietarako gizatalde eta protokolo guztiak.

Garaiko giro politiko-sozial nahasi eta izugarriak ere berea jartzen du suspentseko nouvelle txundigarri honetan, pertsonaien arteko harremanak zipristinduz, batzuen makurrak eta besteen elkartasun sentimenduak bistaratuz.

Urte haietako fresko ederra.

Lan berri honen aurkezpen ekitaldia, kontrazala, prentsa dossierra, aurkibidea edo liburuari hasiera ematen dioten lehen orriak irakurtzeko, klikatu hemen, mesedez.

Aurkezpen ekitaldia.
EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

 

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

 

 

 

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus