EREIN

Zein usain dute oroitzapenek?

Zein usain dute oroitzapenek?

Maddi Etxeberria Otaegi

Bilduma: Bioleta Saila, 12

Formatua: 140 x 205 mm

Orrialdeak: 112

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2018-06-05

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-322-0

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

12,50 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak: 6,80 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Europa*: 15 €
  • Europa**: 23 €
  • Munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.

* Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Holanda, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Portugal eta Suedia.
** Bulgaria, Txekiar errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania.

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Bizitzak hala nahi izan duelako joan da Gaia —hogeita bost urteko neska gaztea— Colchester hirira, lanera. Euskal Herriaren eta Erresuma Batuaren artean kokatzen da istorioa, eta Gaiak Heleni bidalitako eskutitzek gauzatzen dute kontakizuna, distantzia hori laburtuz. Lagun zaharrak, lagun berriak, amodio zaharrak, amodio berriak… Bizitza berri bati ekin nahi dio Gaiak, baina ez du atzean utzi duen altxorra ahaztu nahi.

Astean bat, bi, hiru... eskutitzen bidez kontatzen dio lagunari bere bizitza berria; lagun berriak, Euskal Herriarekin gordetzen duen harremana, Anderrekin duen harremana... Urte betean zehar idatzitako eskutitz hauek Gaiaren bizitza kontatzen dute sinpleki; harremanetan oinarritutako bizitza, sentipenak, bizipenak…

Gazteei eskainitako liburu bat da; eskutitzen bidez idatzita egonik, irakurterraza eta oso dinamikoa egiten da. Amaiera arte ez da trama guztia argitzen, eta eserialdi bakar batean irakurri nahiko ditu irakurleak eleberriko eskutitzak.

Maitasunak eta heriotzak zeharkatutako liburua da esku artean duzuna, irakurle.

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

Maddi Etxeberria Otaegi

Maddi Etxeberria Otaegi

Maddi Etxeberria Otaegi Andoainen jaio zen, 1998an. Txiki-txikitatik izan du lotura oso estua literaturarekin. Gurasoek gauero-gauero irakurtzen zizkioten ipuinak, geroago, bere kasa irakurritako liburuxkekin ordezkatu zituen; urteak aurrera joan ahala, liburuak loditzen joan ziren. Idaztea ere, txiki-txikitatik egin duen zerbait da; hasieran ipuinak idazten zituen, baina koxkortu ahala, bere barne-korapiloak askatzeko baliabide bihurtu zitzaion literatura.

“Urruzunotarrak gehituz” edota “Martin Ugalde” bezalako sariketak irabazi ditu Maddik, baina askozaz orri gehiago dira jendeak irakurritakoak baino, bere etxeko apaletan pilatu dituenak. Gaur egun, Giza Nutrizioa eta Dietetika ikasten ari da Gasteizen, eta Zein usain dute oroitzapenek? da bere lehen eleberria.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

 

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

 

 

 

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus