EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Mende berrirako ipuinak. Antologia

Mende berrirako ipuinak. Antologia

Talde lana

Bilduma: Bakanak, 3

Formatua: 150 x 220 mm

Orrialdeak: 176

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2005-04-12

Azken argitalpen data: 2019-10-16

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9746-243-3

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

16,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Antologia honen sorburua 2004ko udazkenean Nevadako Unibertsitateak Renon duen Center for Basque Studies-ek argitara eman zuen An Anthology of Basque Short Stories liburuan dago. Bertan jaso genituen hamazortzi ipuinak dira hemen jatorrizko hizkuntzan, euskaraz, argitara ematen ditugunak. Ipuin gehienak azken urteotan argitara emandakoak dira, nahiz eta 80ko hamarkadako bi ipuin ere hautatu ditugun (beti daude salbuespenak). Egileei dagokienez, ipuin liburuak soilik (edo nagusiki) idatzi dituzten egileekin batera (Cillero, Garzia, Iturbe, Linazasoro, Lizarralde, Mujika Iraola, Zaldua), beste literatur generoetan ere ekarpen interesgarriak egin dituzten egileak aurki daitezke (Atxaga, Cano, Lertxundi, Montoia, Oņederra, Rozas, Sarrionandia)... edo bibliografia zabaleko egileak, oso ibilbide laburrekoekin batera. Azkenik, bada hautatutako testuen gainean azpimarratzea merezi duen beste ezaugarri bat: luzerari dagokiona. Ipuin gehienen luzera antzekoa bada ere (15 orri baino gutxiagoko ipuinak dira gehienak), badira ipuin zinez laburrak eskaintzen dizkiguten egile interesgarriak. Horien kasuan, ipuin bat baino gehiago hautatzea erabaki dugu, ikuspuntu literariotik diskutigarria baina era berean ulergarria izan daitekeen nolabaiteko oreka bilatzeko asmoz.

Egileak

Iban Zaldua

Iban Zaldua

Iban Zaldua (Donostia, 1966) Historia irakasten du EHUn. Euskaraz eta gaztelaniaz idazten du eta nagusiki ipuin idazle izan arren idatzi ditu eleberriak eta saiakerak ere. Ipuin bildumen izenburuak dira: Ipuin euskaldunak (1999), Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), Traizioak (2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (2002) Itzalak (2004) Etorkizuna (2005, Euskadi Literatur Saria), Biodiskografiak (2011), Idazten ari dela idazten duen idazlea (2012), Inon ez, inoiz ez (2014), Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (2018). Bi eleberriren egile ere bada. Bata euskaraz, Euskaldun guztion aberria (2008), eta bestea gaztelaniaz: Si Sabino viviría (2005).
Saiakerak ere idatzi ditu: Obabatiko tranbia (2002), Animalia disekatuak (libeloak, panfletoak…) (2005), Ese idioma raro y poderoso (2012), (Euskal) literaturaren alde (eta kontra) (2016).

Informazio gehiago

Joseba Sarrionaindia

Ixiar Rozas

Ixiar Rozas

 


Ixiar Rozas Elizalde Lasarte-Orian jaio zen 1972an. Kazetaritzan lizentziaduna da eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomako Gidoilaritza Masterrak ditu. Kazetari eta gidoigile moduan lan egin du hainbat egunkari eta telebistetan.
Sariak:
-"Donostia Hiria" (2001) ipuin lehiaketa.
-"Ernestina de Champourcin" (2000) poesia saria.

Ereinen argitaraturiko hainbat liburu: Edo zu edo ni (2000), Izurderen bidaia (2001), Luego les separa la noche (2003), Sartu, korrontea dabil (2001), Yako (2000),  Yako eta haizea(2002), Yako eta lurra (2004).

 

 

Informazio gehiago

Lourdes Oņederra

Lourdes Oņederra

Lourdes Oñederra Olaizola Donostian jaio zen 1958an. Hizkuntzalaria da (Filologia Hispanikoan lizentziatua eta Euskal Filologian doktore). Gasteizko EHUko Filologia Fakultatean egiten du lan Fonologiako irakasle gisa. Katedradun eta Euskaltzain osoa da. Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro nobelari idatzitako epilogoaren zein Ere eta Oh, Euzkadi!, Hika, Argia, Bake Hitzak eta Erlea aldizkarietan argitara emandako artikulu askoren egile da. Euskaldunon Egunkarian zutabegile eta Noticias de Gipuzkoan artikulugile ere izan da. Eta emakumeari sugeak esan zion izan zen Lourdes Oñederraren lehen nobela. Sari Nazionalerako aukeratua izan zen eta hainbat sari jasorik dago Euskadi Saria baino lehen: Kritika Saria 1999, Beterriko Liburua 1999, Zilarrezko Euskadi 2000. Gaztelaniara, errusierara eta ingelesera itzuli da nobela. Aipagarriak dira “Anderson anderearen gutizia” ipuina (Mende berrirako ipuinak. Antologia, 2005) eta 2007an Patrick Süskind-en Sommer jaunaren istorioa (2007) liburuaren itzulpena.

Informazio gehiago

Inazio Mujika Iraola

Inazio Mujika Iraola

Inazio Mujika Iraola Donostian jaio zen, 1963an. Maisu eta Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta editorea da bizibidez. 1987an argitaratu zuen lehen liburua, Azukrea belazeetan izeneko ipuin bilduma. 1991n argitaratu zuen Linkon, giro bereko kontakizun laburra. Harenak dira, besteak beste: Hautsaren kronika ipuin bilduma (Kritika saria 1995); Matriuska (1995), hiru ipuineko bilduma; Gerezi denbora (1999) eleberria; Sagarrak Euzkadin (2007) kontakizuna; eta Xabier Lete (Auto)biografia bat (Euskadi saria, 2012).  Ignacio Aldecoa saria jaso zuen Tu quoque ipuinarekin (1990) eta Irun Hiria saria Itoak ur azalera bezala ipuinarekin (1992).

Informazio gehiago

Xabier Montoia

Pello Lizarralde

Pello Lizarralde

Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956)

Hilargiaren hotzikarak (Ustela, 1978) poema bildumarekin eman zen ezagutzera Pello Lizarralde. Aipatu lana dugu gipuzkoarraren saio bakarra poesian, haren ostean narratiba landu baitu batik bat. Zazpi eleberri eta bi ipuin liburu kaleratu ditu geroztik. Tartean da Larrepetit (Erein), 2003ko Euskadi Saria eraman zuen nobela.

Itzulpengintzan ere aritua da. Bereak dira Natalia Ginzburgen Hirira doan bidea (Igela) eta Arratseko ahotsak (Igela), zein Gianni Celatiren Denak hasperenka (Igela) nobelen egokitzapenak.

2020. urtean Argiantza (Erein) eman zuen argitara, 1980ko hamarkadan giroturiko nobela, eta bideogintzaren agerpenaren ostean zinemagintzak izaniko beherakadaren hasiera kontatzen du.

Une bakoitzeko egoeraz jabetu gaitezen beharrezkoak diren mugimendu, begiraden norabide, usain eta argi tonuak emanak zaizkigu Lizarralderen nobeletan. Protagonisten arnasa sentitzen dugu: aire korronteak, egurrezko zoruaren zarata, ateen azpietako argi-lerroa, belarraren usaina. Guztia dago gure zentzu lokartuak atezuan mantentzen dituen estridentziarik gabeko mihise eder baten zerbitzura” (Harkaitz Cano, El Correo, 2002-06-26).

Beñat Sarasolak “Ctxt” argitalpenean honela laburbildu zuen Lizarralderen ibilbidea; “Lizarralde que es un escritor de una trayectoria larga, con un reconocimiento crítico en el País Vasco difícilmente cuestionable, lleva apostando por un tipo de literatura que rechaza todo tipo de efectismos, limita la trama a la mínima expresión e hila historias donde la sutileza y el dominio narrativo dominan sobre cualquier otro elemento…en 2020 ha publicado su última novela “Argiantza” y es, a mi parecer, la novela más redonda del año”.

Informazio gehiago

Karlos Linazasoro

Karlos Linazasoro


Karlos Linazasoro Tolosan jaio zen 1962an. Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Haur eta gazteentzat liburuak idatzi ditu, eta helduentzat lau ipuin liburu: Eldarnioak (1991), Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001). Antzerki lan bat ere idatzi du, Burdindenda (1998), eta hiru poema liburu: Udazkeneko karabana erratua (1991), Apunte eta ahanzturak (1993) eta Euriaren eskuak (1995). 2001. urtean "Euskadi Saria" irabazi zuen, haur eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinarekin. Egilearen beste liburu batzuk dira Inoiz izan ez garenotan (2002) poesia liburua, Mendekuaren graziaz (2004) ipuin liburua, Beti eder dena (2006) aforismo liburua, Hogeita sei urte geroago (2006) haurrentzako liburua, Diotenez liburua, Erein-Euskadiko Kutxa Narratiba Saria 2007, eta Gizakiaren minak (2010).

 

Informazio gehiago

Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundi (Orio, 1948) euskal idazlerik oparoenetarikoa da. Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Euskarak duen idazle onenetakotzat jotzen da Lertxundi, eta ofizio handienekoen artekoa.

Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduta: 1985ean Hamaseigarrenean, aidanez (izen bereko bere liburuan oinarritua) eta 1987an Kareletik.

Horretaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian. Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan aritu zen 1985 arte. Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain oso izendatzeko proposatu dute. 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, saiakera arloan, Eskarmentuaren paperak lanarekin.

Informazio gehiago

Arantxa Iturbe

Juan Garzia

Javi Cillero

Harkaitz Cano

Harkaitz Cano

Harkaitz Cano (Lasarte-Oria, 1975) Zuzenbidea ikasi zuen arren idaztea izan du beti ogibide, 18 urterekin bere lehen poema bilduma argitaratu zuenetik. Geroztik, jenero guztiak landu ditu: nobela (Twist, Fakirraren ahotsa), ipuinak (Neguko zirkua, Beti oporretan), poesia (Norbait dabil sute-eskaileran, Pozaren erdia), antzerkia (Sisiforen paperak, Hondamendia)… Komiki gidoietan eta haur eta gazte literaturan ere aritzen da eta hamaika letra egin ditu euskal kantari eta taldeentzat. Allen Ginsberg, Hanif Kureishi, Sylvia Plath, Anne Sexton eta Raymond Carverren lanak euskaratu ditu. Dozena bat hizkuntzatan irakur daitezke bere liburuak. 

Informazio gehiago

Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga

Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean, eta hainbat lanbidetan aritu izan zen (euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea, ekonomialaria, etab.), harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte. Liburuok argitaratu ditu, beste hainbaten artean: Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Saria, Espainiako Premio Nacional de Narrativa, IMPAC European Literary Award sarian finalista), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour Saria, Mondello Saria, Times Literary Supplement Translation Prize saria), Zazpi etxe Frantzian (2009) eta Nevadako egunak (2013). Bere obra, 34 hizkuntzatan irakur daitekeena, zinemara eraman dute Montxo Armendarizek (Obaba, 2005), Aizpea Goenagak (Zeru horiek, 2006),  Imanol Rayok (Bi anai, 2011) eta Fernando Bernuesek (Soinujolearen semea, 2019). Euskaltzain oso da, eta Erlea aldizkariaren zuzendaria.

Informazio gehiago

Mari Jose Olaziregi

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu