EREIN

Horma

Horma

Anjel Lertxundi

Bilduma: Narratiba, 106

Formatua: 150 x 220 mm

Orrialdeak: 240

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Ez erabilgarria

Katalogoan zein egoeretan dagoen: Argitara bidean

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2017-11-30

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-246-9

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

18,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

Stock-ik gabe
Erabilgarritasuna kontsultatu

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak: 6,80 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Europa*: 15 €
  • Europa**: 23 €
  • Munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.

* Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Holanda, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Portugal eta Suedia.
** Bulgaria, Txekiar errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania.

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Kode batetik beste batera hitzak pasatzen espezialista. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, Martarekin bikote harremanari ekin behar dion une berean, noiz eta amari, kode haiek erraz itzuliko zituen pertsona bakarrari, memoria husten eta hondatzen zaion garaian.

Semea amari mintzo zaio, jakinagatik ere amak ezin diola erantzun:

«Zergatik haserretzen zen aita zurekin, zer zegoen zuen konpon ezinaren atzean?, eta ez nuke bide horretatik segitu nahi, baina nik ez nuen zuen kodea ondo ulertzen eta galduta nengoen. Ulertu egin behar nuen ikusten nuena, itzuli egin behar nuen nire ume-kodearen arabera».

«Ni eta nire doblea, ni eta Fidel ari gara narratzailearen ahotik: ahots bat bitan banatua modu aleatorioan, kontakizunari bizitasuna ematea beste helbururik gabe. Bada, talaia bakar bat aski ez eta bi hautatu nituen kontakizun honi ekiteko orduan: ahots baten ordez bi, nire buruaren defentsan».

«Bada, ordea, horrek baino gehiago kezkatzen nauen zerbait: […] nire bizitzan halako garrantzia duten pertsonek ezin didate didazue? erantzun. Aitak, hil zelako; Martak, ez duelako ezer jakin nahi nirekin; zuk, ama, adimena gero eta gehiago ari zaizulako laburtzen. Hirutatik bakar batek ere ez didazue esango: Errespetu pixka bat!

»Beste gauza askoren artean, beldurra ere ematen du idazteak».

Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundi Orion jaio zen 1948an. 1970ean argitaratu zuen lehen liburua: Hunik arrats artean ipuin bilduma. Harrezkero, eleberriez eta ipuinez gainera, artikuluak, saiakerak eta haur eta gazte literatura landu ditu. 1973an haurtzaroko bizikizunez osatutako eleberria argitaratu zuen, Goiko kale izenburupean. 1983an Hamaseigarrenean, aidanez eleberria idatzi zuen. Aise eman zenidan eskua (1979), kontakizun laburren bilduma, eta Ajea du Urturik (1971) eta Tobacco days (1989) eleberriak ere argitaratu ditu idazleak. Gerokoak dira Carla (1989), Kapitain Frakasa (1991), Otto Pette (1994) eta Infrentzuak saileko Piztiaren izena (1995), Azkenaz beste (1996) eta Letren Kalekantoitik (1996) liburuak.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

 

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

 

 

 

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus