EREIN

Euskara eta hizkuntzari buruz Hizketan semearekin

Euskara eta hizkuntzari buruz

Beatriz Fernández

Ilustratzailea: Antton Olariaga

Bilduma: Saiopaperak-Pentsamen.Gizartea, 19

Formatua: 140 x 225 mm

Orrialdeak: 168

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2017-09-08

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-221-6

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

15,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak: 6,80 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Europa*: 15 €
  • Europa**: 23 €
  • Munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.

* Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Holanda, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Portugal eta Suedia.
** Bulgaria, Txekiar errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania.

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Batxilergora heltzen direnerako bi ibilbideren artean aukeratu behar izaten dute gazteek: Letrak edo Zientziak. Letretakoa izan nintzen ni gazte garaian eta sintaxilaria, hizkuntzalaria naiz orain. Letretakook fama onik ez genuen gure garaian eta orain ere, antza, ez dugu fama hoberik. Ikaslerik trebeenak Zientzien adarrean omen. Hizkuntza aztertzeari, euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta ez horren hizkuntza ezagunak analizatzeari alferrikakoa deritzote batzuek eta beste batzuek, aspergarri bezain gorrotagarria, Mate, Fis-kim, Tekno eta Marrazketa ikasten duten ikasle askok adibidez, Hizkuntza ikastera derrigortuta daudenak unibertsitatera joan bitartean behintzat.
Alabaina, Hizkuntza aztertzea gauza miresgarria da, sekretuz betetakoa; desafioa egiten dio gure adimenari –ez, ikaslerik trebeenak ez daude Zientzien adarrean nahitaez–; hizkuntza ezagutuz gizakia bera ere nolakoa den uler daiteke, haurtzarotik zahartzarora bitartean; hizkuntza berriak sor daitezke, hizkuntza nahasturak egin daitezke, pidginak deritze, eta euskaldunok islandiera-euskara pidgina izan genuen behinola; pidginetik kreolera sor daiteke, Hawaiin sortu zen bezala; hizkuntza biziak hil egin daitezke (euskara bera, tentuz ez bagabiltza), edo hobeto esanda, nahita akabatu; Pulp Fiction filmean, Vincent Vega eta Jules Winnfield gangsterrek darabilten hizkera ez da BBC-ko esatarien hizkera bera, ezta Euskal Herriko gazteena nahitaez euskara estandar eta jasoa; eskizofrenikoen hizkeran antzeman daitezke gaitzaren erakusgarriak; Alzheimerrak aurrera egin ahala, hizkuntza narriatu egiten da, oroimenarekin batera, guztiz galdu arte.
Hizkuntzaz gogoeta egitea ez da, beraz, alferrikako jarduna ezta aspergarria ere, abentura ikaragarri eder bat baino. Orrialde hauetara hurbiltzen diren gazteek zein gazte sentitzen direnek, izan Letretakoak izan Zientzietakoak, ikusi eta beharbada ikasiko dute hori.

Bideoak

Egilearen beste liburu batzuk Ereinen

Beatriz Fernández

Beatriz Fernández

Beatriz Fernández Fernández UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle titularra da. 1997an doktoratu zen unibertsitate berean. Euskaltzaindiko euskaltzain urgazlea da 2013az geroztik. Euskarari eta aldakortasun sintaktikoari buruzko zenbait lan eta liburu idatzi eta editatu ditu hemen zein nazioartean.

Bi liburu argitaratu ditu Ereinen: Euskera para castellanohablantes eta Euskara eta hizkuntzari buruz.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

 

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

 

 

 

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus